XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ezkion, 4ean, artzakur lehiaketa
Euskal Herriko artzakurren Txapelketa eta Oñatiko Lehiaketa internazionala, laster jokatuko dira.

Artzakurrik onenak zein diren jakiteko, aukera bikaina izango da.

Horrera baino lehen, probintziaka, lehiaketa zenbait egingo da.

Hain zuzen Ezkion, irailaren 4ean, goizeko hamaikak aldera, Gipuzkoako artzakurren lehiaketa probintziala jokatuko da.

Bi onenak, Euskal Herriko Txapelketa eta Oñatiko Lehiaketa internazionalera pasatuko dira.

Arratsateko Udalan eta Azkoitiko Elosun eginiko probaren ondotik, hauexek geratu dira Ezkioko lehiaketarako.

Horra hor zakurren izenak, berorien nagusienak eta nondik-norakoak: Arrasateko Plazaolaren Gure; Eibarko Arrillagaren Pastor; Azkoitiko Osinalderen Lista; Eibarko Andres Atxaren Txato; Errezilgo Martin Eizmendiren Txiki; Matxinbentako Iñaki Etxeberriaren Argi; Arrasateko Iñaki Plazaolaren Xoli; Oñatiko Bizente Urzelairen Lau; Eibarko Franzisko Beristainen Argi.